“Arramendipe” Jubilatuen Elkartearen batzar orokorra

Pontikako “Arramendipe” Jubilatuen Elkarteak bazkideei jakinarazi nahi die urtarrilaren 30ean, ostirala, batzar orokorra izango dela, lehen deialdian 17:30ean, eta bigarren deialdian 18:00etan.

Eztabaidatuko diren gaien artean diru-kontuak eta iazko jardueren memoria daude, hala nola zuzendaritza batzordea berritzea.

Batzarra amaitutakoan, bertaratu diren guztiei txokolatea pastekin zerbitzatuko zaie.