Udalak Lekuona proiektua azalduko die herriko kultur eragileei

lekuona3

2013ko urtarrilaren hasieran Gipuzkoako Aldundiarekin batera, Udalak Lekuona eraikinean martxan jarriko den proiektu berriaren berri eman zuen. Udalak, Gipuzkoako Foru Diputazioaren proposamena jaso zuen Artelekuko zati bat, zehazki Dantzagunea, Errenteriara lekualdatzeko. Herri honentzako aukera ezin hobea da, batetik geure herrian arte eszeniko (antzerkia, zinema, musika, dantza…) guztiekiko dagoen errotze kulturala finkatu eta zabalduko baita, eta, bestetik, garrantzi handiko delako garai bateko industria zati handi bat galdu duen herri baten garapen ekonomiko eta sozialean.

Herritarrekin partekatutako sormen prozesuaz ari gara, kultura parte hartzaileaz. Bide honetan ere, eragile kultural eta artistekin buruturiko prozesu parte hartzaile batek marraztuko du Lekuonaren eduki eta izaera.

Horregatik, herriko kultur eragileekin bilera egitea erabaki da. Bilera honetan Lekuona proiektuak gaur egun arte izan duen prozesua azalduko da, baina batez ere proiektuak etorkizunera begira izango duen izaera eta eredua azalduko da, proiektua bere osotasunean hartuz.

Lehen bilera hau,urtarrilaren 30ean izango da 19,30ean Xenpelar Etxean.