Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluaren Hondakinen Batzordeak hondakinen arazoaren inguruko hausnarketa-prozesuaren auzoetako bileren lehen fasearekin amaitzeko, Igantzi kalearen inguruko bizilagunei zuzendutako saioa antolatu du biharko. Honenbestez, prozesu honetan interesa duten guztiei dei egiten die ondorengo datan izango den saiora hurbiltzeko:
Noiz: 2013ko otsailaren 5ean, 19:30etan
Non: Igantziko Auzo Elkartearen egoitzan, Ganbo plaza.
Parte-hartzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, aitor@izadi21.net / hondakinakIAK@googlegroups.com helbidera edo 943 492 215 telefonora zuzen zaitezke.
Animatu eta parte hartu!