Kimutx: Ipuinak, txotxongiloak eta zuzeneko musika otsailaren 10ean

Kimutx

Irune Balentziagak, Kultura eta hezkuntza saileko zinegotziak, inauterietako egitarauaren barne gure herriko hainbat lagunek Auzolanean sortutako proiektuaren aurkezpenean parte hartzera gonbidatu dute.

Jolaserako, irudimena lantzeko, kantatzeko eta dantzatzeko materialaren aurkezpena iango da.  Kimutx basoan bizitzea, kantatzea eta jolastea maite duen iratxoa da, Euskal Herriko mitologian ezagunak diren izakiak ditu lagun eta haurtxo hauek basoko eskolan biltzen dira egunero. Kanta, ipuin eta marrazki bidez euren mundua ezagutzen laguntzen dute.

Informazio gehiago: www.kimutx.eu

Errenteriako Udalak auzolanean egindako material honen balioa ikusita herriko Haur Hezkuntzako geletan banatzeko 100 ale eskuratuko ditu, Ikastetxe eta haur eskolek material hau otsailean bertan jasoko dute.

Ekitaldiaren informazioa:

Kimutx – Izaki mitologikoen eskolan jolastuz eta abestuz. Ipuinak, txotxongiloak eta zuzeneko musika

TOKIA: Xenpelar Etxeko lehen solairua.

NOIZ: Otsailak 10, igandea

1. Saioa: 17:00etan.

2. Saioa: 18:00etan.

SARRERA DOAN: Sarrerak 16:00etatik aurrera Xenpelar Etxeko beheko solairuan jaso ahal izango dira.(saio bakoitzerako 50 sarrera banatuko dira.

ADIN TARTEA: 0-8 urte bitarteko haurrentzat zuzendua. Gurasoak ere sar daitezke.

IRAUPENA: 20 minutu.