Haurrentzako txotxongilo birziklatuen tailerrera gonbidapena Mikelazuloren eskutik

txontxong

Mikelazulo Kultur Elkarteak bertan  ospatuko den haurrentzako txotxongilo birziklatuen tailerrera gonbidapena luzatu du.

Tailerra hurrengo otsailaren 15ean ospatuko da, ostiralean, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. 4 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago.

Gehienez 10 umerentzako tokia egongo da, beraz etorriko diren haurren izenak jaso behar dira. Horretarako, Mikelazulotik pasa (Errenteria-Oreretako Beheko Kalean gaude, 4. zenbakian), edo telefonora deitu (943 51 70 02).

Haurrak aita, ama, guraso… edota lagun helduren batek lagunduta etortzea eskatzen da, eta baita hainbat materiala ekartzea ere (ahal izanez gero):

Pintzel fin bat, mantala, guraize kamutxak (haurrenak), botoiak, zapi zaharrak, galtzerdi zaharrak (koloredunak badira hobe), artilezko eskularru zaharrak, koloredun zintak, artilea…

Besterik gabe, animatuko zaretelakoan, laster arte!