Errenteria 2025 Plan Estrategikoko diagnostiko txostena sarean da

errenteria2025

Errenteria2025 estrategiaren definizio prozesuaren lehen fasea amaitutzat emateko, Errenteriako Diagnostiko Estrategikoa 2012 deritzon txostena argitaratu da. Txostenak Errenteriaren egungo egoerari, aurkitu diren kezka nagusiei eta etorkizunari aurre egiteko gaitasunari buruzko ikuspegi orokor eta sintetikoa eskaintzen du.

Dokumentua azken hilabeteetan zehar landutako fase metodologikoak aintzat hartuta antolatzen da. Txostenaren lehen zatiak labur biltzen eta analizatzen ditu Errenteriaren egungo egoera. Horretarako zehazten duten adierazgarri nagusiak azaltzen dira, eta herriaren «erretratu robota» dela esan litekeen hori taxutzen du.

Txostenaren bigarren zatian, Errenteriako 400 etxetan egin den Herritarren Pertzepzio Inkestaren emaitza nagusiak aurkezten dira. Herritarren kezka nagusiak eta etorkizunean esku hartu beharreko alor nagusiak hautematen dira atal honetan.

Diagnostikoaren hirugarren eta laugarren zatietan, antolatutako gaikako batzordeetan egindako gogoetaren ondorioak biltzen dira.

Bukatzeko, gehigarri metodologiko bat ere badakar txostenak, parte-hartzeari buruzko adierazgarriak, gaikako batzordeekin zerikusia duten gai metodologikoak eta Sarearen bitartez jasotako ekarpenen xehetasunak. Bestalde, Batzorde Teknikoak osatu dituzten lagunen zerrenda biltzen dira ere.

Bigarren fasea: Plan Estrategikoa

Lehen fase honen ondoren, 2013ko lehen seihilekoan gauzatuko da Plan Estrategikoa zehazteko prozesuko bigarren fasea. Fase berri honetan Batzorde Estrategikoak eratzearekin bat plan estrategikoaren helburuak eta garatu beharreko ekintzak zehaztuko dira. Lan horiek amaitzean, Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren behin betiko ondorioak aterako dira.

Plan Estrategikoaren inguruko informazio guztia eskuratzeko, Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren webgunea eskura dago.