“Komunikazioa-Inkomunikazioa” Kukai dantza konpainiaren proiektu berria

komu-inkomu_alta

KUKAI-TANTTAKA-ARRIAGA

Ikuskizun honetan, hitzetara ekarri nahi dugu hitz bihurtzerik ez dagoena edo sentigaitz dena sentitu nahi dugu, edo imajinatu ezin dena imajinatu. Agertokia pertsona desberdinek elkarrekin topo egiteko eta bat ez etortzeko leku bat da; hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte Egote-Izate horretarako; hitza, mugimendua, begirada, kantua, tresna bat edo bi, dantza-pauso batzuk, isiltasuna, gertatzen ari den guztia behatzea. Eta egitasmo hori, berriz ere, Mikel Laboak irakatsi zigun zerbaitetatik sortzen da: espazio ireki batean jolas egitetik, non ideia eta bizipen desberdinek baitute lekua. Komunikazioa-inkomunikazioa lanean bezala, han galdu nahi dugu arakatzen hasteko. Ez da omenaldi bat, jolasean jarraitzea da, berarekin ikasi genuen jolas batean.

Egileak: Mireia Gabilondo, Jon Maya

Zuzendaritza: Mireia Gabilondo

Koreografia: Jon Maya

Koreografo gonbidatua: Jone San Martin

Musika: Mikel Laboa

Argiztapena: Xabier Lozano

Jantziak: Ana Turrillas

Irudiak: Acrónica produkzioak

Audio diseinua: Xabier Erkizia

Interpreteak: Aitor Beltran, Miren Gaztañaga, Miren Gaztañaga, Eneko Gil, Helena Golab, Ibon Huarte, Alain Maya, Urko Mitxelena, Iñaki Telleria, Nerea Vesga.

Kolaborazioa bereziak: Israel Galván, Kepa Artetxe.

Emanaldi egunak:

  • Martxoak 1 eta 2, Arriaga Antzokia (estreinaldia) Bilbo
  • Martxoak 21, Victoria Eugenia antzokia (Dferia) Donostia
  • Apirilak 12, Principal Antzokia, Gasteiz
  • Apirilak 20 eta 21, Errenteria Hiria Kulturgunean, Errenteria

Informazio gehiago:

www.kukai.info

http://www.facebook.com/pages/Kukai-dantza-konpainia/337603979593447?ref=hl