AISA, etorkinentzat euskara ikastaro laburra

Udaleko euskara departamentuak euskara ikastaro laburra antolatu du herriko etorkinentzat, AISA ikastaroa. Ikastaroa 16 urtetik gorako etorkinentzat antolatu da; bereziki, etorri berrientzat eta euskararekin orain arte harreman gutxi izan dutenentzat.

Irune Balentziagak, euskara batzordeburuak, AISA ikastaroaren helburua etorkinei euskal kultura ezagutzen hasteko bidea eskaintzea dela adierazi du. Ikastaroan eguneroko bizitzan baliagarriak diren gauzak ikasiko dituzte: agurrak, zenbakiak eta oinarrizko hitz eta adierazpideak hainbat gairi buruz: familia, eskola, garraioa, osasuna, kirola…

60 ordukoa ikastaroa hau Xenpelar AEK euskaltegiak emango du, eta bina orduko hiru saio izango dira astean. Ikastaroa apirilaren 9tik ekainaren 20ra izango da eta Ikastaroan parte hartu nahi dutenek Udaleko Euskara Departamentuak eman behar dute izena, martxoaren 15a baino lehen. Horretarako, 943 44 9613 telefonora deitu behar dute

Ikastaroaren prezioa 18 eurokoa da