Literatura hizketaldien denboraldia hasiko da

Errenteriako Udal Liburutegiak ezagutzera eman nahi ditu datozen hileetan izango diren literatura hizketaldiak. Berauek Errenteriako Udal Liburutegiak, irakurketa sustatzeko xedez eta irakurzaleen jarrera kritiko eta arrazoiak garatzen laguntzeko asmoz, usaian burutzen dituen jarduerak dira.

Horregatik, jarduera hauek irakurtzea gustatu eta, irakurritakoari buruzko iritziak taldearekin konpartitzea gustatzen zaizkion pertsonentzat bideraturikoak dira. Horretarako Liburutegiak liburu bat uzten dio tertuliakide bakoitzari hizketaldia egin arte maileguan.

Gazteleraz zein euskaraz egiten diren hizketaldi hauek Xenpelar etxeko (Madalena kalea) lehenengo solairuan burutuko dira.

Izena emateko (baterako edo guztietarako) Liburutegiko harrera-gunetik pasa edo 943 44 96 35 telefonora deitu behar da.

Literatura hizketaldiak ondorengo liburuei buruz izango dira:

  • Martxoaren 5ean (gazteleraz): John Lanchesteren “Novela familiar” liburuari buruz.
  • Martxoaren 13an (euskaraz): Gaizka Zabarteren “Zaharrak ez zuen hil nahi” liburuari buruz.
  • Apirilaren 2an (gazteleraz): Héctor Bianciottiren “Lo que la noche le cuenta al día” liburuari buruz.
  • Apirilaren 17an (euskaraz): Eider Rodriguezen “Katu jendea” liburuari buruz.
  • Maiatzaren 7an (gazteleraz): Sergio Pitolen “El arte de la fuga” liburuari buruz.
  • Maiatzaren 15ean (euskaraz): Lander Garroren “Kontrarioa” liburuari buruz.

Hizketaldi guztiak 19:00etan hasiko dira, eta Jose Luis Canchok dinamizatuko ditu gaztelerazkoak eta euskarazkoak, berriz, Ane Mayozek.

Lerro hauen bidez animatu nahi zaituztegu liburu hauei buruzko iritziak, ideiak, ekarpenak, etab. egin nahi dituzuen guztiok Liburutegian izena eman dezazuen, izan ere, liburua irakurri eta Xepelar etxera goian adierazitako egunetan joaten dena, hizketaldiaren ostean, ohartuko da irakurketa sakondu duela, eta beraz, baita bera pertsona gisa ere.