Añarbeko erreserba eremua lehengoratzeko lanak bidean

AÑARBE-Argazkia

Aiako Harriko NP-ren Organo Kudeatzaileak (Gipuzkoako Diputazioa) eta Udal honek elkarrekin lanean jardungo dute, Añarben egindako 250.000 €-ko inbertsioaren ondoren, hain zuzen ere LIFE-natura (2005-2009) nazioarteko Proiektu arrakastatsuaren barnean Europako funtsekin egin zena, Aiako Harriko baso natiboak lehengoratzeko. Horrez gain, oraingoan gehiago inbertituko da Errenteriako baso-fauna eta -florako espezieak zaintzeko.

Desma, Estudios ambientales, S.L. enpresari adjudikatu zaio 15.000 €-ko kontratua Añarbeko udal pagadiak eta hariztiak lehengoratzeko lanetarako. Horrela, bertako gure basoetako landare konplexutasuna areagotuko da, faunaren inbentarioak burutuko dira eta habitatak naturalak hobetuko dira, era horretan mehatxaturiko eta babesturiko espezieek (intsektuak, urlehortarrak eta ugaztunak) aldeko baldintzak izan ditzaten, eta bide batez, baso horietan egonkortu daitezen.

Arkanbela bezalako intsektuak, okila bezalako hegaztiak edo basakatua bezalako ugaztunak, hala nola katajineta edo katagorria Añarbera itzuli dira, eta proiektua honen onuradunak izango dira.

Era berean, pinudi publikoak kentzen jarraitzeko, Udalak egurra enkantean adjudikatu berri du 15.805 euroan Maderas Leonet, S.L. enpresarentzat. Era horretan, Malbazarreko eremuan kokaturiko landare exotikoko hainbat landaredi komertzial botako dira. Helburua da abereak berriro kokatzeko larreetarako eremuak sortzea, eta horrela abereak eraman beharko dira Añarbeko baso erreserbatik Malbazarreko eta Pertseleko gainalde komunaletara.

Kontuan hartu behar dugu basoetarako politika intentsiboek eta mendeetan zehar gure basoen gehiegizko ustiapenak horiek desagertzea ekarri duela, hala nola pobretu, isolatu eta zatitzea. Horrela, Añarbe dugu garai bateko harizti zabal haien ordezkari txiki bat, gure lurraldean hain ugariak izan zirenak. Beraz, Añarbe dugu Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti zabalena.

Hori guztia esan behar da, Udala kudeaketa lanetan ari baita Añarbeko Erreserba Eremuan 1.000 hektareako erreserba integrala izendatzeko. Eremu hori Donostia eta Errenteria herriek partekatzen dute, Aiako Harria Natur Parkean bertan. Horretaz gain, nabarmendu behar da Europako Batzordek Añarbe babestu duela Natura 2000 Sarea esparruaren barnean, 26.000 hektarea osatzen dituena basoko bizia zaintzeko, gure kontinenteko itsaso inguruan nahiz lehorrean.