Animatu eta martxoaren 8an ere kirola egin!

Martxoaren 8an Errenteriako udal kirol instalazioetan “Emakumearen Eguna” ere ospatuko dugu. Horretarako hainbat jarduera prestatu ditugu, eta gure emakume harpidedunek doan parte hartzeko aukera izango dute.

Goizean, Fanderiako Udal Igerilekuan, 10,00etatik aurrera “Aquafitness” eskola bat eskainiko da. Jarduera horretan, uretako hainbat ariketa eginez gihar talde desberdinak tonifikatuko ditugu.

Arratsaldean, Galtzarabordako Udal Kiroldegian 17:30ean “Gimnasia abdominal hipopresiboko” eskola bat emango da. Gimnasia mota horretan zenbait ariketa egiten dira sabelaldeko giharrak tonifikatu eta zoru pelbikoa indartzeko.

20,00etan, Galtzarabordako Udal Kiroldegian, emakumeei bereziki zuzendutako prestatu dugun fitness eskolak lagundu egingo digu gehien lantzea kostatzen zaigun gorputz atal horiek tonifikatzeko, trizeps, ipurmasail edo abdominalak esate baterako. Izen-ematea doakoa bada ere beharrezkoa da Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren harpideduna izatea.

Animatu eta martxoaren 8an ere kirola egin!

Izena emateko, edota argibide gehiago behar izanez gero, Galtzarabordako Udal Kiroldegiko harreran (943.44.96.00) edo Fanderiakoan (943.34.44.23).