Errenteria 2025 Plan Estrategikoak helburu eta proiektuen definizio faseari ekingo dio

errenteria2025

Errenteriako gaur egungo egoeraren diagnostiko fasea amaituta, datozen 10-15 urteetako epean Errenteria izan beharko lukeenaren partekatutako bisioa irudikatzea ahalbidetuko duten bederatzi Batzorde Estrategikoak eratu dira. Batzorde hauei esker Errenteria 2025 plan Estrategikoaren helburuak eta proiektuak identifikatuko dira.Batzorde Estrategikoak hauexek dira:

  • Gizarte solidario eta kohesionatua
  • Ekonomia eraldatua, dinamikoa eta enplegu-sortzailea
  • Kultura arloko eta sormenezko jarduerak garatzea. Errenteria erreferente kulturala Gipuzkoa eta Euskal Herrian
  • Errenteria euskaraz (euskara denontzat)
  • Bizitzeko eta bisitatzeko hiri erakargarria eta kalitatekoa
  • Bizitasun demografikoa eta pertsona guztientzat hiria
  • Ikasi eta ekin egiten duten pertsonak
  • Ura: hiriarentzako aukera bat
  • Energiaren eta hondakinen kudeaketa jasangarria

Batzorde Estrategikoen bilerei datorren asteazkenean emango zaie hasiera, martxoaren 13an, 18:30etan Torrekuan. Aurreneko bi bilerak “Energiaren eta hondakinen kudeaketa jasangarria” eta “Gizarte solidario eta kohesionatua” izango dira.

Gainontzeko Batzorde Estrategikoetarako aurreikusitako daten xehetasunak Planaren webgunean (www.errenteria2025.net) kontsulta daitezke.

Ideien Bankua

Era berean, Planaren webgunean eskuaragarri dagoen Errenteria 2025 Ideien Bankuaren bidez, herritar guztiek Errenteriako etorkizuna eraikitzeko ekimen-proposamenak egiteko aukera izango dute.