Hondakinen arazoaz jarduteko mahai inguruak antolatu ditu Hondakinen Batzordeak

KartelaHedabideak_hondakinak_543x768Hondakinen gaia modu neutroan plazaratzea, herritarrak inplikatzea eta eta sistemaren aldaketak zer suposatzen duen jakinaraztea beharrezkoa ikusten du Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluko Hondakinen Taldeak. Eta horregatik antolatu ditu bi mahai inguru datozen egunotarako.

Bihar, martxoaren 15, izango da lehena, Beraungo Auzo Elkartean, 19:00etan. Bigarrena, Reina Aretoan egingo da datorren martxoaren 20an, ordu berean.

Mahai inguruetan, egun, ikuspegi kontrajarriak dituzten hizlariak jarriko dituzte aurrez aurre: alde batetik, Zero Zabor taldearen ordezkari gisa, Joxe Mª Irazusta eta Ainhoa Arrozpide izango dira eta bestetik, Atez ateko bilketaren kontrako plataformako kide diren Patxi Amantegi eta Olatz Peon.

Informazio gehiago nahi duenak mezu bat bidal dezake aitor@izadi21.net helbidera edo 943 492 215 telefonora deitu.

Animatu eta hurbildu!