Abian dira Don Boscoren teknologia sariak

Gazteria | IKT 2013-03-15 | 0

DB Sariak_545x768DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleen izpiritu sortzaile eta berritzailea saritzeko asmoz sortu ziren, duela hiru urte, Errenteriako Don Bosco Formaziorako Institutuak antolatutako DB Sariak.

Aurten 2 sari nagusi deitu dira: proiektu zientifiko-teknologikoen ingurukoa, bata, III. ProiektON saria,  eta II DBBBots, mikrorobotika lehiaketa, bestea.

ProiektONi dagokionez, gainera, berrikuntza bat aurreikusi da hirugarren ekitaldi honetan; izan ere, gizartea pairatzen ari den teknologiaren demokratizazioa dela-eta, teknologia dagoeneko ez da enpresa eta formazio zentroen eszenatokia soilik. Edozein pertsonak sortu, garatu edo asmatu dezake proiektu interesgarriren bat.

Horregatik, lanbide heziketaren kategoriari kategoria libre bat erantsi zaio aurtengoan, bere proiektua erakutsi eta defendatzeko interesa duen orok hori egiteko aukera izan dezan.

Maiatzaren 18a izango da hirugarren edizio honetarako aukeratutako zita eguna.

Oinarriak eta izena emateko moduak Don Bosco ikastetxeko web orrian aurki daitezte.

 

No comments yet.

Utzi erantzuna