Abian da jada “Oarso 2013”

Oarso 2012Errenteriako Udala hasi da, jada, Oarso aldizkariaren 2013ko edizioaren prestaketa lanetan. Horregatik, herritar guztiak animatu nahi ditu errenteriarrontzako interesgarriak izan daitezkeen gaiak landu edo argitalpena ilustratu dezaketen antzinako argazkiak bidaltzera.

Aurrerapen gisa, aurten “Burdinbidearen 150 urte Euskadin” gaiari buruzko lan sorta egiteko asmoa dutela adierazi dute arduradunek. Horrez gain, jakina, ohiko gaiek ere izango dute beren lekua: oroitzapenak, ospakizunak, pertsonai ospetsuak edo aurten hala jotakoak, ateak itxi dituzten izen handiko dendak, etab…

Lanak entregatzeko epea maiatzaren 17an amaituko da, eta beroriek Udal Artxibategian (Herriko plaza, z/g) edo posta elektroniko bidez entregatu ahal izango dira oarso@errenteria.net helbidean.

Lanak entregatzeko oinarriak