Espezie exotiko inbaditzaileak kentzeari buruzko liburuxka argitaratu du Udalak

Fauna eta flora liburuxa_azalaBioaniztasuna eta fauna eta floraren natur habitat eta espezieak mantentzea izendatu du Errenteriako Udalak legegintzaldi honetako ingurumen alorreko helburuetako bat.

Hori horrela, komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina publiko baten esparruan, Flora eta Fauna exotiko inbaditzailea. Basabizitza eta ekonomiarentzako mehatxua izeneko informazio liburuxkaren 2.500 ale argitaratu ditu. Bertan adierazten da espezie hauek Errenteriako auzoetan nola banatzen diren, Aldundi eta Eusko Jaurlaritzarekin irekitako ekintza lerroak zeintzuk diren eta baita gai honen inguruko informazioa eskatzeko udalak dituen bitartekoak ere.

Liburuxka argitaratzeaz gain, Eguzki-Ihintza Ingurumen-Zerbitzuak SL enpresa kontratatu du Udalak, flora exotika inbaditzailearen espezieak erauzteko Ekintza Plana idazteko, guztira 12.500 euroko aurrekontua jarrita.

EAEn guztira flora exotikoaren 478 espezie antzeman dira, eta horietatik 86k izaera inbaditzailea dute. Faunari dagokionez, berriz, 49 espezie identifikatu dira: 25 ornodun eta 24 ornogabe.

Duela urte batzuk Udala espezie inbaditzaile horien aurkako ekintzak garatzen hasi zen, hain zuzen ere espezie horiek eragin handia baitute ingurumenean zein ekonomian: ekosistemak ordezkatu eta bertako espezieak desagertarazten dituzte, exotiko inbaditzaile horiek harrapakaririk ez dutenez, oso populazio ugari eta erasotzaileak baitituzte. Eta, hain zuzen ere, espezie exotikoen inbasio biologikoak basa bizitzarako mehatxu handienetako bat dira mundu mailan. Gainera, ekonomia publiko nahiz pribatuan eragiten dituzten kalteak ugariak dira oso.

Azkenik, Udalak, Mendi eta Ingurumena Departamentuaren bitartez, espezie exotiko inbaditzaileen aurka modu bateratuan eta eraginkortasun handiagoz jarduteko berriki eratu den lantalde batean esku hartzen ari da (Gobernua, aldundiak, udalak).

“Flora eta Fauna exotiko inbaditzailea” liburuxka