Garaipen Elkarteak Eskola Feminista antolatu du Errenteriako Alkartetxean (Erdiko kalea, 1) eta lehen saioa larunbatean, hilaren 6an, izango da.
Emakumeei bakarrik zuzendutako eskola honek bost ikastaro eskainiko ditu guztira: “Gorputzaren agenda” barruan kokatu dituzte bi ikastaro eta “Agenda soziopolitiko kulturanitzaren” parte izango dira beste hirurak.
Ikastaroetan parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da. Horretarako 943004653, 685759091 edo 660790088 telefono zenbakietara deitu dezakete interesa dutenek edo garaipeneskola@yahoo.es helbidera mezu bat bidali.
Saioak, gainera, doakoak dira eta behar dutenentzat haurtzaindegi zerbitzua ere eskaintzen dute. Horretarako, hala ere, hiru eguneko epearekin jarri behar dira antolatzaileak jankinaren gainean.
Honakoa da Eskola Feministak izango duen egitaraua:
GORPUTZAREN AGENDA:
.- Autodefentsa feminista
Wing Tsun sisteman oinarritutako tekniken ikastaro teoriko-praktikoa; norberaren burua seguru sentitzen laguntzeko, eraso sexistei aurre egiteko, gorputzaren kontrola eskuratzeko, barruko indarrarekin konektatzeko eta trebetasunen garapena sustatzeko.
Egunak; apirilaren 6-20, ekainak 1-8
Ordua: 10:30- 12:30
Formatzailea: Lide Marco
.- Gorputzaren eta emozioen zainketa
Gorputza sentitzera eramango duen arnasketa-teknika, gorputzaren egungo egoera, beraren mugak eta zer zaindu behar den adieraziko du. Ideiak argitzen lagunduko du ikastaroak eta erabakiak hartzeko emozioak kudeatzen.
Eguna (larunbata): ekainak 29 eta uztailak 2
Ordua: 10:30- 13:30
Eguna (asteazkena): irailak 18, urriak 2-16-30, azaroak 13-27, abenduak 4-18
Ordua: 18:30-20:00
Formatzailea: Maider Andonegi
AGENDA SOZIOPOLITIKO KULTURANITZA:
.- Formazio feminista. I urratsa.
Bizitzaren hainbat alorretan ematen diren emakumeon aurkako desberdintasun, bazterkeri eta indarkeriaren oinarriak eta hauek azalerazten diren elementu klabeak ulertzeari zuzendutako oinarrizko ikastaroa.
Eguna (asteartea): Maiatzak 7tik ekainak 25era
Ordua: 18:00-20:00
Formatzailea: Beatriz Zalakain
.- Mintegia: Simone de Beauvoir
Simone de Beauvoirren bizitza eta lana ezagutzera emango du ikastaro honek; bereziki, bere liburua “Bigarren Sexua” eta feminismoaren izan duen eragina. Erreflexiorako eta taldeko eztabaidarako liburu honen irakurketa gomendatzen dute antolatzaileek.
Eguna (larunbata): irailak 28, urriak 26, azaroak 23, abenduak 14, urtarrilak 25, otsailak 22
Ordua: 11:00-14:00
Formatzailea: June Gonzalez
.- Bizitzaren ekonomia edo “Krisi ekonomiko” neoliberalari nola aurre egin
Euskal Herria jasaten ari den krisi ekonomikoaren ulermenean murgilduko dira partaideak ikastaro honekin, Amerika Latinan izandako egiturazko dohikuntzak oinarri hartuta. Bizitza eta oraina beste modu batean pentsatzeko asmoz, hegoaldean eta iparraldean mugimendu feministek neoliberalismoari aurre egiteko darabilten estrategien inguruan arituko dira.
Eguna (larunbata): apirilak 13
Ordua: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00
Formatzailea: Ana Murcia
Oreretako Bilgune Feministarekin batera antolatuta