Urdaburuk Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 10. etapa egingo du

urdaburu

Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroaren 10. etapa egingo du apirilaren 20an. Gorostietako gainetik Uitziko gainera egingo dute ibilbidea eta bidean, Otsolako zelaietatik eta Ireber gailurretik pasatuko dira. Zeharkaldiak, bost ordu eta erdi iraungo ditu, gutxi gorabehera.

Irteera Zumardiko autobus geltokitik egingo dute, 7:30etan . Izena eman nahi dutenek Urdaburu Elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin dezakete, ordutegi berean.