Apirilaren 21ean egingo da XVII. San Markorako Igoera

san-markos igoera-2013

Apirilaren 21ean, igandean, Club Atletico Renteria Taldeak (CAR) antolatuta eta Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren laguntzarekin “San Markorako Igoeraren XVII. edizioa, Javier García Larrañaga Memoriala” burutuko da. Lasterketa Errenteriako Herriko Plazatik irtengo da 10:30etan eta helmuga, berriz, San Markon izango da, zementu-pista eta asfalto gaineko 5.500 metroko ibilbidea egin ondoren.

Aurtengo berritasun nagusia korrikalariek lasterketa txip batekin egingo dutela izango da. Txipari esker, partehartzaile bakoitzak egindako denbora zehatza jakiteko aukera izango du.

Izen ematea, lasterketaren egunean bertan egin ahal izango da Errenteriako Udaleko arkupeetan horretarako prestatuko den postuan, goizeko 9:00etatik 10:00etara. Korrikalariek aldez aurretik ere eman ahal izango dute izena, www.atleticorenteria.com orrialdean. Kasu bietan, izen-ematearen prezioa 10 eurokoa izango da.

Kategoria ezberdinetan banatu dute lasterketa antolatzaileek eta sari banaketa ere horien araberakoa izango da. Helmugara heltzen diren korrikalari guztiek, hala ere, oparia jasoko dute.

Arropa irteera gunetik helmuga guneraino garraiatzeko zerbitzua ere prestatu dute goizeko 10:00etan.