Kukaik “Komunikazioa / Inkomunikazioa” ikuskizun berria eskainiko du Kulturgunean

komu-inkomu_altaErrenteriako Kukai Dantza Konpainiak Komunikazioa/Inkomunikazioa ikuskizun berria eskainiko du apirilaren 20 eta 21ean, larunbata eta igandea, arratsaldeko 19:00etan “Errenteria Hiria” Kulturgunean.

Dantzatuz, kantatuz, oihu eginez edo isiltasunez elkarrizketak sortuz edo bakar-hizketetan igeri eginez edo-ta arte jardueren eta pertsonen arteko mugak urratuz, komunikatuz, inkomunikatuz sortzen da Arriaga antzokia, Kukai, Tanttakaren arteko ikuskizun berria. Gizabanakoak, kolektibidadeak, mundu edo unibertsoak etengabeko harremanetan bizi dira. Komunikazioan edo inkomunikazioan.

Komunikazio-inkomunikazio dikotomiaren begietatik ikusi ohi zuen sarritan Mikel Laboak, eta inspirazio iturri horrek irekitako lehioetan ipini dute begirada ikuskizunaren sortzaileek.

 

Sarrera salmenta:

Astearte, ostegun eta ostiralean: 18:00 – 20:00

Asteazkenean: 11:00-13:00

Emanaldiaren egunetan: saioa hasi baino ordubete lehenago