Urdaburuk ibilaldia antolatu du Burgosen

urdaburu

Urdaburu Mendizale Elkarteak bidaia berri bat antolatu du Burgoseko Merendades eskualdera, datorren apirilaren 27ko asteburuan.

Larunbatean Castro Valnera (1707) mendia igoko dute eta igandean, berriz,  Tesla mendizerra zeharkatuko dute. Gaua, Medina de Pomarreko kanping-aterpean pasako dute.

Autobusa 7:00etan irtengo da Iztietako autobus geltokitikIzena eman nahi dutenek Urdaburu Elkartera jo dezakete astearte eta ostegunetan 20:00etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin dezakete, ordutegi berean.