Errenterian izan zen Kuadrilategi festa

Pasa den apirilaren 14an egin zuten Kuadrilategi festa Errenterian. Egitasmoaren parte diren eskualdeko hainbat taldek hartu zuten parte eta giro ezin hobean igaro zuten eguna gazteek.

Kuadrilategi, 13-15 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da eta hizkuntza-ohituretan eragitea du helburu.