Artzaintzaren bidearen lehenengo etapa eta eskalada ikastaroa antolatu ditu Urdaburuk

urdaburuUrdaburu Mendizale Elkarteak Artzaintzaren bidea edo GR-282aren lehen etapa egingo du datorren maiatzaren 5ean, Arantzazutik Leintz Gatzagara.

Antolatzaileek egutegian aurreikusita zegoenarekin alderatuta 2 aldaketa aipatu dituzte: “maiatzeko etapa hau astebete aurreratu dugu, 12tik 5era. Bestalde, lehen etapa apirilan egin behar genuen arren, azken orduko elurteak plana aldarazi zigun eta 2. etaparekin hasi ginen”.

Lehen etapa Arantzazutik abiatuko da. Bertako arroiletatik zehar eta ur tuberia baten albotik joan ondoren, Andarto (1076) tontorra igoko dute eta Degurixa zelaia zeharkatu. Dorletako santutegitik behera Leintz Gatzagan amaituko dute ibilbidea, 7 ordu inguruko txangoa egin ostean.

Autobusa 7:00etan irtengo da Iztietako autobus geltokitik.

Eskalada ikastaroa

Bestetik, Gipuzkoako Federazioarekin batera eskalada ikastaro-topaketa antolatu du Urdaburuk maiatzaren 11 eta 12 egunetarako. Ikastaroa Egino-Txindokin gauzatuko da.

Kasu bietan, izena eman nahi dutenek Urdaburu Elkartera (Juan de Olazabal, 23) jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:30etara, edo 943527879 telefonora hots egin dezakete, ordutegi berean. Galderak urdaburumendizale@euskaltel.net helbide elektronikora bidali ditzakete.