Sormen tailerra antolatu Kukaik

kukai

Kukai Dantza Konpainiak sormen tailerra antolatu du dantza garaikidearen oinarrizko tekniketan, gorputz-espresioan eta mugimenduan interesa dutenentzat. Maider Oiartzabalek egingo ditu irakasle lanak eta antolatzaileek adierazi dutenez “ikastaroan parte hartzeko, ez da beharrezkoa dantzan jakituna edo esperientziaduna izatea”.

17 urte gorakoentzat prestatu duten ikastaroa Errenteria Musikaleko Dantza Gelan izango da, maiatzaren 10, 17, 24 eta 31n, 19:30etik 21:00etara.

Tailerrak 20 euroko prezioa du eta izena emateko epea maiatzaren 8an bukatuko da. Parte hartu nahi dutenek dantza@kukai.info helbidera mezu bat idatzi beharko dute izena, abizenak, nortasun agiriaren zenbakia eta harremanetarako telefono zenbakia adieraziz.