Ekaitz Benitez izan zen Motxian Eby lehiaketan irabazle

motxian eby“Atzoko euna oso normala izan zn: gosaldu, sofan etzan, bazkldu, sofan etzan, mriendatu, sofan etzan, afaldu ta … FSTAAA!” mezuak eman zion Ekaitz Benitez oiartzuarrari Motxian Eby lehiaketan Oarsoaldeko lehenengo postua.

Pasa den ostegunean, hilak 2, izan zen  Buruntzaldea eta Oarsoaldea eskualdeak antolaturiko Motxian Eby mezu lehiaketako sari-banatze ekitaldia Perurenan. Lehiaketan 12-16 urte bitarteko 178 neska mutilek parte hartu dute denera, horretarako 140 karaktere inguruko mezu bat bidali behar izan dutelarik honako galderari erantzunez: mezu bat jaso duzu: “zmz atzokoa?”

Eskualde bakoitzeko irabazleak 200 euroko erosketa txartela jaso du bere eskualdeko dendetan gastatzeko. Horrez gain, 60 euroko beste bosna erosketa txartel banatu ziren eskualde bakoitzean, gainontzeko irabazleen artean.

Ekitaldian Agin Rezola, Astigarragako zinegotzia, Migel Mari Torrea, Pasaiako zinegotzia eta Lur Korta eta Joseba Usabiaga aktoreek hartu zuten parte.