Ikasle berrientzako leku eskaera egiteko epea zabaldu dute Errenteria Musikalen

Errenteria Musikal

Errenteria Musikalek jakinarazi du Musika eta Dantza Eskolan leku eskaera maiatzaren 2tik 15era egin ahal izango dutela ikasle berriek. Onarturako ikasleen zerrenda ekainaren 3an argitaratuko dute eta ekainaren 4tik 14ra egin beharko dute matrikulazioa.

Bestalde, maila profesionalerako probetarako, maiatzaren 2tik 10era eman ahal izango dute izena interesdunek. Azterketak ekainaren 27an izango dira goizeko 9:00etatik aurrera. Ohiko ikasleek, ordea, ekainaren 27tik uztailaren 5era egin beharko dute matrikula.