Berriro inauguratuko dute Agustinetako erretiratuen elkartea

Berriro irekiko dute Agustinetako “San Agustin” erretiratuen elkartea eta inaugurazioa ostiralean, hilaren 10ean, izango da, 17:00etan.

Ekitaldian elkartean egiten diren jardueren erakusketa egingo dute, eta, ondoren, luncha izango da elkartea ezagutzeko interesa duten pertsona guztientzat.