Yolanda Arregi izan da jaietan parekidetasuna bultzatzeko logo lehiaketan irabazle

Parekidetasun logoa_lehiaketa_800x600Ostegunean, hilaren 9an, izan zen Oarsoaldeko lau udalek jaietan parekidetasuna bultzatzeko antolatutako logo lehiaketaren sari banaketa Xenpelar Etxean.

Lehiaketan 30 lagunek hartu dute parte eta guztietatik Yolanda Arregi Salinas zarauztarren lana hautatu du epaimahaiak irabazle. Ekitaldian egoterik izan ez zuen arren, Arregik 400 euroko diru-saria jasoko du.

Oarsoaldeko proposamen onenen sariak, ordea, Emilia Pazos Otero pasaitarrarentzat, Oreretako Bilgune Feministarentzat, Alazne Inziarte eta Eneko Salaberria oiartzuarrentzat eta Jone Karrera errenteriarrarentzat izan ziren. Guztiek musika kontzertu edo antzezlan bat gozatzeko bina txartel lortu zituzten. 18 urtetik beherakoetan, Iker Urrutikoetxea oiartzuarra izan zen garaile eta zinemarako 10 sarrera eskuratu zituen horregatik.

Epaimahaia Oarsoaldeko udaletako ordezkari politikoek, teknikariek eta emakume taldeetako partaideek osatu dute eta euren hitzetan, “logo irabazlea irudi indartsua izategatik eta alde artistikotik sormen handiko lana izateagatik” aukeratu dute.

Irudian, gainera, “pertsonaia bat agertzeak era askotako aldarrikapenak egiteko aukera ematen duela” uste du epaimahaiak eta pertsonaia publikoa izango denez, emakumezkoa izatea oso garrantzizkotzat jo dute

Hautatutako logoa Oarsoaldeko festetan erabiliko da, parekidetasunaren izenean, hainbat toki, itxura eta egoeratan.

 parekidetasun logoa