Jai Batzordeak Madalenetako irudia izango dena sortzeko lehiaketa deitu du

Madalenetako jaien irudia izango dena sortzeko helburuarekin, Errenteriako Jai Batzordeak lehiaketa bat jarri du martxan.

Asmoa ez da aipatu batzordearentzako logo bat egitea, herriko festak urtez urte irudikatuko dituen marka bat eratzea baizik. Beraz, sariketak ez du jaiak iragartzeko Udalak deitzen duen kartel lehiaketarekin zer ikustekorik.

Jai Batzordek adierazi du irudiaren hautaketarako Madalenak herritarrarentzat adierazten duen sentimendua ahalik eta era egokienean irudikatzea hartuko dela kontuan: “irudiak ahalik eta herritar gehienen babesa izan behar du eta haien elkargune bihurtu”.

Lemarik gabeko irudia izan beharko da, gainera. Koloretan nahiz monokromoan erabilgarria izango dena eta euskarri desberdinetan erabiltzeko erraztasuna eskainiko duena.

Lanak Errenteriako Udal Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira ekainaren 7ra arte eta irabazleak 300 euroko diru-saria eskuratu du.

OINARRIAK:

1. Lanak formatu hauetan aurkeztu ahal izango dira: JPG edo TIFFS, eta gutxieneko bereizmena 300ppp-koa izango da.

2. Lanak, Errenteriako Udaletxeko Erregistro Orokorrean entregatuko dira 2013ko ekainaren 7ko 14:00ak bitartean.

3. Kartazal itxi batean “MADALENAK 2013- Jai batzordea irudi leihaketa” idatzi beharko da. Kartazal barruan, berriz, egilearen izena, deitura, helbidea, telefono-zenbakia eta lanaren leloa.

4. Aurkeztutako lana originala izango da, alegia, lehenago argitaratu gabea. Epaimahaiak lan hori beste edozein lan plastikoren edo obra multzo baten plagiotzat joko balu, lan hori berehala lehiaketatik at geratuko litzateke. Aitzitik, iruzurra epaimahaiak erabakia eman ondoren antzemango balitz, gertaera horrek berak deuseztatuko luke saria.

5. Egileek lan bat baino gehiago aurkeztu ahal izango dute.

6. Edozein elkartek zein pertsonak nahi bezala erabili ahalko du irudi sariduna.

7. Jai Batzordea, ekainaren 7an arratsaldeko 19:00etan bilduko da kartel iragarlea hautatzeko.

8. Epaimahaiak ahalmena izango du lehiaketa hutsik uzteko, hain zuzen ere aurkeztutako lanek eskatutako maila artistikorik emango ez balute.

9. 300€ko sari bakarra emango da.

10. Lanak lehiaketara aurkezteak esan nahi du erabat onartzen direla lehiaketa arautzen duten oinarriak. Oinarrien interpretazioari buruzko edozein zalantza Jai Batzordeak argituko du.