Bertso pilota saioa izango da gaur Zamalbideko San Isidro festetan

San IsidroakGaur hasiko dira Zamalbide-Bentak auzoko San Isidro jaiak 11:45ean zaindariaren elizaren inguruan egingo den ibilaldiarekin.

Arratsalderako, bertso pilota saio berezia antolatu dute. Bertan, Mikel Goñi pelotari ezaguna San Sebastianekin batera arituko da Lizaso-Aranburuk osatutako bikotearen aurkako lehian. Botilero lanak, berriz, Xamoa eta Agin Rezola bertsolariek egingo dituzte.

Ikuskizuna Perurenako frontoian izango da, 18:30ean eta sarrerak 5 euroan eskuratu ahal izango dituzte interesdunek.

Bi egunetako atsedena eta gero, haurrak izango dira jaietako protagonistak larunbatean eta bukatzeko, igandean, erretiratuen txanda izango da.

Egitaraua

.- Maiatzaren 15, asteazkena: San Isidro Eguna

11:45: San Isidro zaindariarem ibilaldia elizaren inguruan

12:00: Herri meza

12:45: Txupinazoa eta salda hartzea eliz atarian

13:00: Bertsolariak

14:00: Lagun arteko bazkaria Auzolan Elkartean

18:30: Bertso pilota saioa Perurenako frontoian

.- Maiatzaren 18, larunbata: Haurren Eguna

10:30: Haur jolasak eta tailerrak Perurenako frontoian

13:30: Haur bazkaria Auzolan Elkartean

14:30: Euskaraokea Perurenako frontoian

15:30: Eguraldi ona eginez gero, Apar festa, frontoiaren kanpoaldean

16:00: Mus txapelketa Auzolan Elkartean

17:00: Txokolatada bizkotxoekin

20:30: Herri afaria, musika giroarekin alaituta, Auzolan Elkartean. Aldez aurretik tiketak erosi beharko dira Zamalbide edo Perurena tabernetan (20 euro)

.- Maiatzaren 19, igandea: Erretiratuen Eguna

12:00: Meza

13:00: Salda eta bertsolariak eliz atarian

14:00: Jubilatuen omenaldiko bazkaria musika eta bertsolariekin girotua Auzolan Elkartean