Eskolako Agenda 21en foroa egin zuten atzo

Eskola Agenda 21Atzo goizean, maiatzaren 28, ikasturte honetan bigarrenez elkartu ziren Cristobal Gamon, Don Bosco, Langaitz Ikastola, Langaitz Institutua, Koldo Mitxelena, San Jose–Gurutzearen Alabak eta Telleri ikastetxeetako ikasleak udaleko ordezkariekin Pleno Aretoan.

Bertan, Eskolako Agenda 21 hezkuntza programaren baitan, egindako lana eta hartutako konpromisoak azaldu zituzten ikasleek eta euren ustez Errenterian kontsumoaren arloan hobetzeko proposamenak ere jakinarazi zizkieten agintariei.

2012/2013 ikasturtean, Eskola Agenda 21 programak kontsumoaren gaia jorratu du ikastetxeetan. Orotara, 4.000 ikasle inguruk hartu du parte, guraso, senide, irakasle eta eskolako langileekin batera.