II. Berdintasunerako plana onartu zuten astearteko osoko Bilkuran

Berdintasun planaPasa den maiatzaren 28an aho batez onartu zuten Errenteriako Udaltzeko Udalbatzan Errenteriako Emakume eta Gizonen arteko II. Berdintasunerako Plana 2013-2016.

Plana Udalerriko eragile politiko, tekniko eta sozialen parte-hartzearekin landu dute eta Maite Blanco Berdintasun teknikariak azaldu duenez, “talde lanean egindako prozesu honek lagundu digu hurrengo urteotan egingo dugunaren oinarriak finkatzen eta lan ildoak zehazten”.

Txostena I. Berdintasun Planaren ebaluaketaren eta etorkizunera begirako erronken inguruko hausnarketaren emaitza da eta ardatz eta helburuak zehazteaz gain,  helburu horiek lortzeko ekintza zerrenda ere jasotzen du.

Errenteriako Udalak 2007an egin zuen berdintasunaren eremuko lehenengo diagnosia. Diagnosi honetan jasotako emaitzek Emakume eta gizonen arteko I. Berdintasun Plana egiteko balio izan zuten. Lehenengo plan hura 2008ko abenduako Osoko bilkuran onartu zuten eta horrela ezarri ziren egun berdintasunerako politikak osatzen duten oinarriak.

Lau urte igaro ondoren, 2012aren amaieran, erabaki zuten ebaluaketa eta hausnarketa prozesu bat martxan jartzea. Alde batetik, lehenengo Planaren betetze maila eta eraginkortasuna neurtzeko, eta bestetik, bigarren Berdintasunerako Planaren ardatz estrategikoak definitzeko.

II Berdintasunerako plana