Madalenetako Kartel Lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa Merkatuzarren

Madalenak 2013_kartela_600x800Gaur arratsaldean, hilaren 4, zabalduko dute Merkatuzarren Madalenak 2013 Kartel Lehiaketan parte hartu duten 54 lanekin osatutako erakusketa.

Erakusketa igandera arte egongo da ikusgai  eta bertaratzen denak gehien gustatzen zaion kartelari botoa eman ahal izango. Boz gehien jasotzen dituen lanak aitorpen berezia izango du.