Dantza eta antzerki egunak ekarriko ditu Eztenak

eztena_800x503Mikelazulo Kultur Elkarteak arte eszenikoen Eztena Jaialdia antolatu du ekainaren 13tik 16ra. Datozen dantza eta antzerki egunen aurrerapen gisa, larunbatean, hilaren 8, “Eztena haurrena da!” emanaldia eskainiko dute antzerki ikasleek. Errenteria Hiria Kulturgunean izango da hori, arratsaldeko 17:00etan.

Mikelazulok kultur jarduera parte-hartzaile, libre eta kritikoa bultzatu asmoz sortu zuen Eztena eta filosofia horri helduta egitarau zabala prestatu dute aurtengo ediziorako ere: Zanguango/Monstrenko, Idoia Zabaleta, Huts teatroa, El Patio, Anakrusa, Bapateanzirko, O my god, Eneko Balerdi, Izaskun Lapaza, Las dos D, Gikitxaro, Ze onda eta Kabia gonbidatu dituzte euren lanak erakusteko.

Antolatzaileek adierazi dute emanaldi guztietan sarrera doan izango dela eta jaialdia babestu nahi duenak eztenakide txartela erosi ahal izango du 10 edo 20 euroan. Eztenakide txartela Mikelazulon bertan, jaialdiko guneetan edo eztena1@hotmail.com helbide elektronikora idatziz eskura daiteke.

Egitaraua:

Ekainaren 13, osteguna

  • 17:00etan eta 20:30an, Mikelazulon, txotxongiloak: El patio taldearen A mano.
  • 22:30ean de Cyne Reyna tabernan, antzerki bakarrizketa : Oh my god taldearen Zer duzu Amy?.

Ekainaren 14, ostirala

  • 18:00etan Herriko plazatik Torrekua arte kalejiran, dantza garaikidea: Slowww, Periodos eta Dantzan Banaka. Dantzariak: Compañía de Danza Urbana, Izaskun Lapaza eta Eneko Balerdi.
  • 19:30ean Mikelazulon, sormen laborategia: Piezak, sormen prozesuan dauden lanen emanaldia. Sortzaileak: Gilkitxaro, Saioa Royo, Kabia

Ekainaren 15, larunbata

  • 12:30ean Foru plazan, zirkoa: Tenderete, Bapateanzirko taldearen lana.
  • 19:00etan Mikelazulon, antzerkia: Ze onda taldearen Mikrouhina.
  • 20:30ean Biteri txiki kalean, antzerki-dantza: Anakrusa taldearen In situ.
  • 22:30ean Herriko enparantzan, antzerkia: Entre lombrices Zanguango/Monstrenkoren eskutik,
  • 24:00etan Txintxarri elkartean, musika: Las dos D bikote kubatarraren emanaldia.

Ekainaren 16, igandea

  • 18:00etan Errenteria Hiria Kulturguneko Entsegu gelan, dantza-performanzea: Idoia Zabaletaren Post-humos
  • 19:30ean Errenteria Hiria Kulturguneko Auditorioan,  antzerkia: Huts teatroak Publikoari gorroto obra eskainiko du