Iraunkortasun, ingurumen eta landa-garapenaren inguruko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du Udalak

Belaunaldien basoa2013ko ekainaren 14an argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Errenteriako udalerrian, Iraunkortasun, Ingurumen eta Landa-Garapenaren inguruan dirua irabaztea xede ez duten erakunde eta elkarteei ekintzak gauzatzeko dirulaguntzen 2013ko deialdia.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da deialdia GAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita uztailaren 15era arte, hain zuzen ere.

Honakoak dira eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

  • Elkarte edo erakundearen ordezkari batek sinatutako diru-laguntza eskaera.
  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarte eta Erakundeen Erregistroan izena emanda egotearen ziurtagiria.
  • Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia
  • Erakunde edo taldearen estatutuak
  • Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren memoria zehatza (epeak, metodologia, helburuak, baliabideak, aurreikusitako parte hartzea).
  • Diruz laguntzea nahi den programa edo ekintzaren aurrekontua.

Lehenengoz egin da Errenterian dirulaguntza hauetarako deialdia eta Mendi eta Ingurumen Sailak adierazi duenez, “dirua irabaztea xede ez duten erakunde eta elkarteekin elkarlana egiteko bide bat da, hemen bizi garenon ingurunea eta bizitza kalitatea babestu eta hobetzen baitute beraien ekintzen bidez”.