Martxan da “Ibilbide” zerbitzua

eskalamovilGizarte Zerbitzuetako sailak, “Ibilbide” izeneko eskalamobil zerbitzua abian dela jakinarazi du.

Zerbitzu honen bidez, modu tekniko edo eskalamobil bat erabiliz, euren etxebizitzatik kalera joatea erraztu nahi zaie herritarrei.

“Ibilbide” Errenterian bizi diren pertsonentzat dago zuzendua, gurpil-aulkia behar dutenentzat edota ezintasun iraunkorra edo denboraldikoa izanik, eta traba arkitektonikoak direla-eta, kalera ateratzeko zailtasunak dituztenentzat.

Zerbitzua, arratsaldez 16:00etatik 20:00etara, astelehenetik ostiralera ematen da.

Interesa dutenak gizarte zerbitzuen arloarekin jar daitezke harremanetan 943 44 96 04 telefonora deituz.