Astebururetan erdigunea oinezkoentzako jartzeko proposamenaren gaineko bilera, asteazkenean

OLYMPUS DIGITAL CAMERADatorren asteazkenean, hilak 19, asteburuetan eta jai egunetan erdigunea oinezkoentzako jartzeko proposamena aztertzeko bilera informatiboa egingo dute Reina Aretoan arratsaldeko 19:30ean.

Gaiaz jarduteko, Errenteriako Udaleko Hirigintza Sailak erdiguneko merkatari, tabernari, Erdiguneko Auzo Elkarteari eta gune horretako herritar guztiei ere, bilkuran parte hartzera dei egin nahi die.