Erditzearen aurreko eta ondorengo ikastaroak Galtzarabordan

haurdunaldirako ariketakDatozen asteetan Galtzarabordako Kiroldegian berriro hasiko dira “Erditzerako prestaketa fisikoko ikastaroa” eta “Erditu ondorengo tratamendurako gimnasia abdominal hipropesiboa”, biak ere fisioterapia obstetrikoan formakuntza duen Olatz Oliveri zentroko fisioterapeutak zuzenduta.

“Erditzerako prestaketa fisikoko ikastaroa”, ohikoak diren erditu aurreko eskolak ariketa leunekin osatu nahi dituzten emakumeei bideratuta dago, haurdunaldiaren azkeneko asteetara eta erditzera baldintza fisiko hobeetan iritsi daitezen.

Antolatzaileek adierazi dute parte hartzaileek egingo dituzten jarduerek jarrera-higienea eta egitura anatomikoen kontzientzia hartzen laguntzen dutela: “onura ekartzen die bizkarrezurraren mugikortasunari, gorputz adarrei eta pelbisari. Ariketen bidez sabelaldeko eta zoru pelbikoaren giharreak lantzen dira, eta horrek guztiak amaren zirkulazioa zein haurtxoaren oxigenazioa hobetzen du”.

Gimnasia hipopresiboa

Gimnasia abdominal hipropesiboa, berriz, programa terapeutikoa da eta erditu ondorengo fasean sabelaldea eta zoru pelbikoa tonifikatu nahi dituzten emakumeei bideratua dago.

Interesdunek Galtzarabordako Udal Kiroldegiaren harreran eman dezakete izena eta argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 90 telefonora dei dezakete.