Miguel Jaurrieta Alebin mailako III. Futbol Txapelketa, asteburuan

Beti onaDatorren asteburuan, ekainaren 22 eta 23an, Beraungo Estadioan “Miguel Jaurrieta Alebin mailako III. Txapelketa” burutuko da Beti Ona Kirol Elkarteak Errenteriako Udal Kirol Patronatuarekin lankidetzan antolatuta.

Txapelketa horretan Gipuzkoako bederatzi klubek hartuko dute parte, bi mailatan sailkatuta: lehenengo urteko alebinak (2002. urtean jaiotakoak) eta bigarren urteko alebinak (2001ean jaioak).

Partidak larunbatean jokatuko dituzte, 9:00etatik 19:00etara, ondorengo kluben artean: Errenteriako Beti Ona eta Orereta Kafe F.C., Donostiako Kostkas eta Internacional de Intxaurrondo, Debako Amaikak bat,  Behobia eta Mariño irundarrak, Lezoko Allerru eta Pasaiako Trintxerpe K.E.

Finalak, berriz, igandean jokatuko dituzte 09:00etatik aurrera.

Informazio gehiago Beti Ona Kirol Elkartearen web orrian kontsulta dezakete interesdunek.