Ekainaren 25etik ekainaren 30era, Galiziako 24. aste kulturala, folklorikoa eta gastronomikoa izango da Errenterian. Ekitaldiaren programa zabala bezain askotarikoa izango da: asteartetik ostegunera hitzaldi zikloa antolatu dute galegoz. Jaialdi folkloriko eta gastroomikoari berriz, ostiralean emango zaio hasiera Gamon Zumardian.
Egitaraua:
Ekainaren 25, asteartea
- 19:00etan, Reina Aretoan, Xose Antonio Vilaboa Barreiro Herrialde Etxeen Gipuzkoako Federazioko Lehendakariaren “Petroglifo Galegoak” (Denboraren Lekukotzak) hitzaldia
Ekainaren 26, asteazkena
- 19:00etan, Reina Aretoan, “Manuel Mariarekiko adiskidetasuna” izenbupeko hitzaldia eskainiko du Xose Estevez Rodriguezek, Historia Modernoan Doktorea Deustuko Unibertsitatean, idazlea eta kultura galegoaren suspertzailea Euskadin.
Ekainaren 27, osteguna
- 19:00etan, Reina Aretoan, “Galiziako lanbide tradizionalak” Manule Gomez Garcia “Manu” Gipuzkoako Galizia etxeko “TRISQUELE” Gaita eta Dantza Galegoen taldeko Zuzendari eta Gaita-jole Nagusiaren eskutik.
Ekainaren 28, ostirala
- 20:00etan. Galiziako gastronomiaren Standaren inaugurazio-ekitaldi ofiziala Gamon Zumardian, Errenteriako udaleko agintariak bertan daudela.
Ekainaren 29, larunbata
- 11:00etatik 21:00etara, Gamon Zumardian jarritako karpan, Galiziako benetako produktu gastronomikoak zerbitzatuko dira prezio merkeetan: Olagarroa, Enpanada, lakona, txorizoa, Santiago Opila, Arzuako Gazta, Ribeiroa, Albariñoa, Aguardientak, Kafe-likorea.
- 19:00etan, Gamon Zumardian, Donostiako Galizia Etxeko Trisquele Taldearen emanaldia: egitarau zabala eta atseginaz gozatzeko aukera izango da, eta bertako partaideek, gaita-jole, musikari nahiz dantzariek, Galiziako musikaren errepertorio zabal bat eskainiko dute: Alborada Muñeirak, Jotak eta abar.
- 21:30ean: Herri-Queimada
Ekainaren 30, igandea
12:00etan, Gamon Zumardian, Donostiako Galizia Etxeko Trisquele Taldearen emanaldia.