Donostia Cup-eko zenbait partida Errenterian jokatuko dituzte berriro ere

Be4866eurriro ere, urtero Donostian udaldian ospatzen den Donosti Cup oinarrizko futbolaren torneo ospetsuaren egoitzetako bat izango da Errenteria.

Aurreko urteetan bezala, ekitaldiaren antolatzaileek Fanderiako eta Beraungo Estadioak aukeratu dituzte Gipuzkoan dauden kirol instalazioen artean,  22. edizio honetarako.

Guztira, 13 kategoria egongo dira (zortzi gizonezkoenak eta bost emakumeezkoenak), eta partidak horretarako egokitutako 22 egoitzetan banatuko dira.

Hau horrela, uztailaren 1etik 5era, Fanderian eta Beraunen,  futbol talderik onenetakoak arituko dira lehian: 23 herrialdetako 400 talde baino gehiago. Besteak beste, Frantzia,  AEB edo Portugaleko taldeak.

Partidak goizeko 10:00etan hasiko dira eta azkenekoa 20:00etan bukatuko da. Jendearentzako sarrera doakoa da.

Informazio gehiago www.donosticup.com web orrian aurki dezakete interedunek.