Paseo osasungarriak Errenterian

ibilbide osasungarriakErrenterirako Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Errenterian zehar egiteko lau ibilbide osasungarri biltzen dituen argibide orri bat argitaratu dute.

Liburuxkak lau hiri ibilbide aurkezten ditu, ibiltzeko errazak, egingarriak eta osasungarriak pertsona guztientzat, arduradunen hitzetan, “zapatilak janztea besterik ez da behar”.

Ibilbideek herriko auzo ezberdinak hartzen dituzte: 1go paseoa Fanderian barrena prestatu dute eta guztira 2.730 metro dira egitekoak. Bigarrenak, Iztietakoak, 1.905 metro ditu. Beraunekoa da hirugarrena eta honetan 2.100 metroko distantzia da egin beharrekoa. Azkena da luzeena, 4.510 metrorekin, Galtzarabordan hasi eta Txirrita Maleoraino doana.

Bide batez, Udal Kirol Patronatuak herritarrei gogorazazi nahi izan die oinez ibiltzea onuragarria dela osasunarentzat; izan ere, “ariketa honek bihotza sendotzen du, arteria tentsioa jaisten laguntzen du eta kolesterol eta azukre mailak gutxitzen ditu”.

Liburuxka hori Errenteriako erretiratuen klub eta elkarteetan banatzeaz gain, Udal Kirol Patronatuaren web orritik ere jaitsi dezakete interesdunek.