Artzaintzaren bidearen 4. etapa eta Pirineora bidaia egingo ditu Urdaburuk

urdaburuUrdaburu Mendizale Elkarteak Artzaintzaren bidea edo GR-282ren 4. etapa egingo du datorren uztailaren 7an, Barazarretik Gorbeiako parketxera. Ibilbidean zehar Gorosteta (1260), Ipergorta (1235) eta Usategieta (1187) mendiak igoko dituzte. Guztira 6 ordu inguruko ibilbidea izango da: 22 kilometroko luzera egingo dute eta 900 metro igoko dituzte.

Autobusa Iztietako autobus geltokitik irtengo da 7:00etan. Izena eman nahi dutenek Urdaburu Elkartera jo dezakete edo 943 527879 telefonora hots egin, ostegunean 20:00etatik 21:30era.

Horrez gain, datorren uztailaren 13-14ko asteburuan, Pirineora irteera ere antolatu dute. Larunbatean Bareges herritik La Glere aterpera txangoa egingo dute, bertan lo eginez, eta igandean Turon de Neouvielle(3035) tontorra igo ondoren, Baragesen amaituko dute ibilaldia.

Kasu honetan ere autobusa Iztietako autobus geltokitik irtengo da 7:00etan eta izena Urdabururen egoitzan bertan edo 943 527879 telefono zenbakira deituz eman ahal izango dute interesdunek astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:30era.