Udal Liburutegiko ordutegi aldaketa

LiburutegiaErrenteriako Udal Liburutegiak ordutegia aldatu du udako hilebeteetan. Helduen saila, 8:00etatik 14:30era egongo da zabalik uztaila eta abuztuan. Gainera, uztailaren 22tik 26ra eta abuztuaren 12tik 16ra liburutegia itxita egongo da.

Haur eta gazteen saila, berriz, 10:30etatik 14:30era zabalduko dute uztailean baina herriko jaiak direla eta, hilaren 22tik 26ra itxi egingo dute. Abuztuan ere Haur Liburutegia itxita egongo da.

Bi sailetan mailegurako baldintzak aldatu egingo dituzte. Bazkide txartel bakoitzeko sei liburu ere hartu ahal izango dira, hilabete bateko epearekin, betiere aldez aurretik eskatuta. Bazkide diren haurrentzako, abuztuan zehar, mailegu sorta bat eskainiko dute helduen liburutegian, “inor irakurri gabe gera ez dadin”.