Abuztuaren 19ra arte aurkez daitezke Xenpelar omentzeko eskulturen proposamenak

xenpelar

Abuztuaren 19an amaituko da Xenpelar omentzeko bertsolaria irudikatuko duen eskultura edo monumentua sortzeko Udalak deitu duen lehiaketa publikora lanak aurkezteko epea. Lehen sailkatuak 2500 € jasoko ditu eskudirutan.

Xenpelarrek bertsolaritzari egindako ekarpena handia izan zen oso, kualitatiboki zein kuantitatiboki. Zalantzarik gabe, bere garaiko figura nabarmenenetakoa izan zen eta baita XVIII. mendetik gaur egun arte bertsolaritzaren historia dokumentatuaren bertsolaririk garrantzitsuenetakoa ere.

Baldintza teknikoak eta bestelako informazio guztia www.errenteria.net web gunean aurki ditzakete interesdunek.