Zabalik da Udal Euskaltegian matrikula egiteko epea

udal euskaltegiaEuskara ikasi edo beren ezagutza hobeto nahi duten pertsonek irailaren 18ra arte eman ahal izango dute izena Errenteriako Udal Euskaltegian. Izan ere, matrikula zabalik da maila guztietarako 16 urtetik gorako ikasleentzat.

Interesdunak euskaltegiak Mikel Zabaleta kaleko 14. zenbakian duen egoitzara joan beharko dira matrikula egitera 9:00etatik 13:00etara goizez, edo 15:00etatik 18:00etara arratsaldez. Informazio gehiago eskuratzeko 943 44 96 80 telefono zenbakira ere dei dezake nahiago duenak.