Ostegunean hasiko da Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasturtea

Errenteria Musikal

Ostegunean, hilak 12, ekingo zaio Errenteria Musikal Udal Musika eta Dantza Eskolan 2013/2014 ikasturte berriari. Arduradunek adierazi dutenez, oraindik lekuak libre daude hainbat espezialitatetan eta beraz, nahi duenak izena emateko badu aukerarik: musikarako gutxieneko adina 4 urtekoa da eta dantzarakoa 6 urtetakoa.

Bestalde, eta pasa den ikasturtean bezala, oriangoan ere txalaparta ikastaroa eskainiko dute Musika eskolan. Informazio gehiago nahi duenak eskolako bulegora jo dezake.