Alabergako erretiratuen elkarteak ikasturte berria ospatzeko jaia egingo du astelehean

Alabergako La Magdalena erretiratuen elkarteak bazkideei jakinarazi nahi die, datorren astelehenean,  hilak 30ikasturte hasierako jaia ospatuko dutela 18:00etan. Bertan 2013-2014 ikasturterako aurreikusiriko ekintzen berri emango dute eta ondoren, luncha eta bingoa ere izango dira.

Era berean, bazkide izan nahi duten guztiei elkartearen bulegora joateko deia egin nahi diete, astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.

Jarduerak urriko lehen astean hasiko dira.