Julen Mendoza alkatearen hitzaldia “ADN Kreaktiboa”ren aurkezpenen ekitaldian

Alkatea ADN ekitaldianPasa den larunbatean, hilak 23, 2025 Plan Estrategikotik abiatuta, Errenteria eraldatuko duten proiektuak aurkeztu zituzten ADN Kreaktiboa” lelopean. Julen Mendoza alkateak ondorengo hitzaldia eman zuen bertan:

Eta eraldaketa zergatik?

Herri honen diagnostikoa benetan kezkagarria delako. Adibide bezala honako datuak emango ditut:

Herri honek 1975ean 46.360 biztanle zituen, eta Irunek esaterako 1970. urtean 45.060 biztanle. Egun berriz, Errenteriak 39.355 biztanle ditu, eta Irunek 61.295.

Herri industrializatua izatetik zerbitzuen hiria izatera pasa gara, baina hau guztiz garatu gabe. Une honetan soilik gure jarduera ekonomikoaren % 6 dago bideratuta jarduera industrialera.

Langabezi tasa % 18,16koa da, Gipuzkoakoa berriz % 14,73koa denean.

Gipuzkoako azken aurreko herria gara errenta per kapitari dagokionean; eta

Egoera sozial dramatikoa bizi du une honetan gure herriak. Datu esanguratsu bat ematearren: 2013. urteko urrira arte soilik, 2006koarekin alderatuta, %50 igo dira alokairua ordaintzeko Gizarte Emergentzietako Laguntzak.

Plan Estrategikoak premisa absolutu bat jartzen du egoera eraldatzeko: edozein planteamendu edo proiektuk herriaren ADNan oinarrituta egon behar duela. Ez dago alternatibarik gure izatetik abiatzen ez dena.

Ez naiz orain hemen hasiko Plan Estrategikoaren eduki osoa azaltzen, proiektu guztiek eragiten dutelako eraldaketan. Nik, eraldaketaren elementu goren bezala, hiru ardatz nagusi aipatuko nituzke:

1.- Lehen ardatza: Babes soziala edo gizarte babesa: Edozein etorkizuneko proiektuk pertsonaren babes soziala izan behar du erdigunean. Lehenik eta behin pertsonaren duintasunarengatik, baina baita ere, gizarte kohesiorik gabeko eraldaketa posiblerik ez dagoelako. Gizarte kohesioak egiten du posible edozein eraldaketa ekonomiko ere.

Hor beraz, gure lehen ADNa, solidario, kooperatiboa eta anitza.

2.- Herria aldatzeko bigarren ardatz nagusia:

Herriak izandako industria galerari alternatiba aurkitu behar diogu, garai batean industrializatutako herriak izan zuen galerari, ahaztutako Manchester txikiari alternatiba, hori baita guren herriak daukan bete gabeko betebehar historikoa. Eta horren haritik Plan Estrategikoak argi eta garbi bide horretara garamatza: ekonomia sortzailea.

Ekonomia sortzailea ez da kontzeptu abstraktu gisa edukirik gabeko hutsunea. Izan ere, pertsonaren ahalmenak, aldatzeko gaitasunak lankidetza eta kooperazio eredu gisa eraldatzeko kontzeptua da, eta garapen ekonomiko berri baten oinarrizko osagarri nagusi bihurtzen da, gizarte-ekonomiarako garapena edo pertsonen zerbitzurako. Horregatik uste dut Jon Bengoetxearen azalpena argia eta adierazgarria izan dela.

Baina, utzi, mesedez, hainbat datu erakusten ekonomia sortzailearen garrantzia eta indarra frogatzeko.

Ekonomia sortzailea gaur egun Estatu Espainiarraren BPGren %5 da, nekazaritzaren eta energiaren indizeen gainetik.

Islandian, zenbaitentzat krisitik ateratzeko politika eraginkorren paradigma, garrantzizkoa izan da ekonomia sortzailearen aldeko apustua.

Eta, azkenik, eta garrantzitsuena, badira hainbat teoria frogatzeko sormen indize handiagoko herriek kalitate handiagoko enplegua sortzen dutela eta soldata hobeak eta bizitza baldintza atseginagoak eskaintzen dituztela.

Hori guztia esan da, nabarmendu behar dugu ekonomia sortzailea aukeratzea datorrela aukera batetik eta gure ADNaren berezko balioetatik.

Aukera hori Gipuzkoa foru Diputazioaren eskutik datorkigu, eta hemendik eskerrak bidali nahi dizkiot Errenterian Arte Eszenikoetarako Zentroa sortzea aukeratu duelako. Aukera tokikotik abiatzen da, baina Gipuzkoa mailan kokatzen da, eta helburu du Euskal Herriko Arte Eszenikoak sortzeko lantegia izatea. Artistek sortzeko lantegia izatea, eta bertan tokiko konpainiak ez ezik, nazioartekoak ere hartuko ditu. Horrela, zentroa erabat txertatuko da gure kultur errealitatean, gure ADNen, gure herriak izugarrizko altxorra baitu dantzan eta antzerkian, esate baterako, Dejavu, Kukai, Metrokoadroka, etab. Konpainiak. Eta, uste dute Jon Bagues nahiko argia zian dela gai horren gainean.

Horrez gain, zentro hori jarduera ekonomikoaren trakzio osagarria izango da, eta horregatik neurri handiagoa hartzen du gure ADNren beste osagarrietako batekin lotzen badugu: artisautza. Kontua da gure herri hau gauza izatea arte eszenikoetako balio kate guztia edo ekoizpen kate guztia biltzeko, atrezzoa, jantziak, argia, eszenografia, etab, barne. Ez ez dugu soilik artistentzako enplegua sortzen, baita inguruko lanbideenak ere.

Artisautzaren proiektua askoz harantzago doa, eta Artiola proiektua kokatzen da. Proiektua artisauen kolektiboek sustatu dute Ereintza elkartearekin batera, eta zoriondu nahi ditut berritzeko izan duten gaitasunagatik. Proiektuaren asmoa da artisautza bikaintasunean eta berrikuntzan kokatzea. Eta proiektuak artisautza ez ezik, herriko erdigune historikoa ere aldatuko du, Erdiko kalean eta Beheko kalean artisautza tailerrak kokatuko baitituzte.

Horren haritik Plan estrategikoak apustu itzela egiten du industria mailako artisautza sortzeko, industria izaerako lantegi jarduera eta sortzailea. Horretarako proposatu da coworking zentroak sortzea, ekintzaile mintegiak, eta baliteke Campsa edo Altzate izeneko lekuan kokatzea, Errenterian garrantzizko bi zentro izateko: Tknika eta Don Bosco

3.- Eta herria aldatzeko azkeneko oinarrizko ardatz osagarri nagusia, bizitzeko, lan egiteko eta gozatzeko herri erakargarria, hain zuzen ere Erme-k aipatu duen modukoa. Horrek hasiera batean eskatzen du gure herriak dituen gaitasunez eta ahalmenez konbentzitzea eta horiek ezagutzea.

Badugu izugarrizko balioa duen erdigune historikoa, premiazko ekintza bat behar duena. Bost urteko epean asmo handiko esku-hartze publikoa, arkitektura eta hirigintza errehabilitaziorako programekin, eta lokalak eta komertzioak biziberritzeko programekin, sormenean eta ekimenean oinarritutako kooperazio eta lankidetzako ereduetan

Herria eratzen duen ibaia dugu, berriro baloratu behar duguna ingurumeneko goi mailako korridorea izateko.

Eta azkenik, berriro baloratu behar ditugun natur guneak ditugu, edo horiek berreskuratu, esate baterako, Añarbe, Lau Haizeta Parkea eta Listorreta Parkea.

Horiek ditugu hiru osagarri nagusiak, zerbitzuen sektoreak indartu nahi dutenak, eta, bidez batez, herriak aldatu. Gizarte blindajea, ekonomia sortzailea eta herri erakargarria.

Horiek guztiak bata besteari loturik daude eta elkar elikatzen dute.

Gizarte blindajea, kohesionatutako gizarte batek ahalbideratzen du ekonomia garatu eta herri erakargarria izatea. Ekonomia sortzaileak, jarduera ekonomikoak, aukera ematen du gizarte blindajea mantendu ahal izatea eta aukera ematen du herri erakargarrian esku-hartzeko, esate baterako, erdigune historikoan. Eta herri erakargarriak eragiten du jarduera ekonomikoan eta bide batez, gizarte babesean

Orain arte Plan Estrategikoaren dokumentuan berezkoa dena azaldu dugu. Hemendik aurrera bukatzeko hainbat kontsiderazio egin nahi ditut:

1.- Lehenik: Uste osoa dut Plan Estrategiko honen Potentzialean. Herriak inflexio-puntua behar zuen, eta azkenean izan du.

Asmo handiko proiektua da, zalantzarik gabe, baina erreala da, lor daiteke eta lortuko dugu. Proiektua eragozteko gauza izan daiteken faktore bakara dago eta hori beldurra da.

Proiektua garatzen ari da. 2019 urterako garaturik egongo da proiektu horren zati handi bat.

2.- Bigarrena: hau ez da proiektu politiko bat, ez dio politikaren logikari erantzuten, eta ez da udalaren proiektu bat. Herriaren proiektua da, herritarren proiektua.

Horrelako proiektua gauzatu ahal izango da Gizarte Zerbitzuetako Departamentua finkaturik dugulako Udalean. Eta onartu behar dut, konplexurik gabe, ez dela legegintzaldi honetako meritua. Izan ere, aurreko legegintzaldietan eraikita zegoenarekin jarraitu besterik ez dugu egin. Hori hala dela onartu egiten dut, hala nola beste batzuk, zergatik ez, beldurrik gabe edo inolako ikara motarik gabe, uste baitu politikak horrelako egiazko onarpenak ere behar dituela.

Baina proiektua ere gauzatu ahal izango da hirugarren sektoreko boluntarioek izandako ibilbideagatik eta egindako lanagatik, edo kultura dinamizatzeko jende eta kolektibo askok, Artiolak, eta abarrek egin dituzten ekarpenegatik

3.- Hirugarren hausnarketa: Zalantzarik gabe proiektu hau kritikatu daiteke eta kritikatuko da. Baina kritika horiek ere ongi etorriak izango dira.

Eta zalantzarik gabe ere, hutsuneak ditu. Baina dokumentu hau ez da ezer bere horretan eta dena da era berean, ez delako estatikoa, eta etengabean aldakorra delako. Gaurtik bertatik proposamen berrietara irekita dago, proiektu berriak gehituko zaizkio, eta daudenak birformulatuko dira, bidea delako garrantzitsuena.

Beraz, dokumentu hau ez da totem bat, ez defendatzeko eta ezta kritikatzeko ere.

4.- Laugarrenik, planteatzen den eraldaketa hainbeste hitzegiten den Pasaiako Badiako biziberritzearen barruan sartzea ezinbestekoa da. Ez baitago Pasaiako Badiaren biziberritzerik inguruko herrien biziberritzerik gabe.

5.- Eta azkenik, orain zein da gure erronkarik nagusiena? Proiektu hau herritarrek sinistea, gauzak aldatu daitezkeela sinistea, eta aldatuko ditugula. Ez gaudela kondenatuak egoera honetan betirako bizitzea. Bide horretan herritarren ahalduntzea ezinbestekoa da.

Bukatzeko, baimena eskatuko dizuet asko gustatzen zaidan idazle uruguaiar baten hitzak hemen botatzeko, Eduardo Galeanoren hitzak

“Al fin y al cabo, somos lo que hacemos para cambiar lo que somos.” “Somos lo que hacemos para cambiar lo que somos.”

Aktibo eta kreatiboak gara, ADN horrekin gure herria eraldatuko baitugu.

Zorionak beraz guztioi, pozik egoteko motiboak baditugu eta. Eta animo, eta segi lanean!