Herritarren premiei erantzun hobea emateko formakuntza jasotzen ari dira udaltzainak

Udaltzainen formazioaEtengabe hobetzeko politikaren barruan, Udaltzaingotik agenteek jasotzen duten formakuntza gero eta gehiago espezializatzeko apustua egiten ari dira.  Era horretan, beharrezko jakintza, gaitasun, jarrera eta trebetasunak garatzen ari dira, egunerokoan aurkitzen dituzten errealitate sozial berrien aurrean nola jokatu jakin dezaten.

Hala, urrian hasita, hainbat ikastarotan parte hartzen ari dira udaltzainak, herritarrei ematen dieten zerbitzua hobetzeko,  praktika eta teknika polizialaren gaineko birziklatze prestaketaz gain, esku-hartze polizialean gizarte trebetasunak erabiltzeari buruzko ikastaroekin.

Udaltzaingotik adierazi dutenez, helburua da tokiko agenteek enpatia edo entzuten jakitea bezalako gizarte trebetasunak ikastea, eta, gatazkak sortzen diren egoeretan erabil ditzaten, “haiek direlako herritarrarengandik hurbilen daudenak”.